Pablo Zapico, pultsatutako haria

Asturiasen jaio zen 1983an. 2006an hari pultsatuzko goi mailako ikasketak bukatu zituen ESMuCen (Bartzelona) Xavier Díaz-Latorrerekin, gehieneko kalifikazioa lortu ostean. 2012an Interpretació de la música antiga masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Kontinuista eta bakarlari lanetan aritzen da ondorengoetan: Forma Antiqva, El Concierto Español, Estil Concertant, La Real Cámara, La Ritirata, Musica Ficta, La Reverencia, Cappella Mediterranea, Sevillako Orkestra Barrokoa, La Hispanoflamenca, Académie Baroque Européenne d’Ambronay, European Union Baroque Orchestra, Akademie Für Alte Musik Berlin, etab.

Dozena bat disko baino gehiago grabatu ditu eta horien artetik Winter & Winter da aipagarriena. Grabaketak ere egin ditu Radio France Musique, BBC, RTVE edo Catalunya Músicarentzat. Penintsulako jaialdirik garrantzitsuenetan parte hartzen du eta kontzertuen itzulia egin du Brasil, Bolivia, Kolonbia, Australia, Singapur, Erresuma Batua, Italia, Frantzia, Alemania, Txekiar Errepublika, Polonia, Serbiako Errepublika, Holanda, Grezia, Txina, Japonia, Peru, Txile, Turkia, Mexico eta Panamatik, besteak beste.

Irakaspen hitzaldiak eman ditu ondorengoetan: The University of Melbourne (Australia), Le Rocher de Palmer (Frantzia), Yong Siew Toh Conservatory of Music (Singapur), Albarracineko Antzinako Musikaren Nazioarteko Mintegia (Espainia), Limako Hezitzaileen Eskola (Peru), Santiagoko Unibertsitatea (Chile), Izmir-eko Yaşar Üniversitesi (Turkia), Panamako Musika Unibertsitatea, Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioa edo Oviedoko Unibertsitatea. Egun Errenazimenduko eta Barrokoko hari pulsatuzko musika tresnen irakaslea da Madrilgo CIEM Federico Moreno Torroba .

La Nueva España egunkariak Hileko asturiarra saria eman zion Pablo Zapicori eta Asturiaseko Printzerriko Telebistak 2010. urteko taldea saria. Horiez gain, Asturiaseko Musikaren Sariak 2012 eta Serondaya Saria 2012 jaso zituen Kultur berrikuntzaren Akategorian.

 

Publicaciones

Artículo Hispanica Lyra (SdV) - 2013, núm. 18 ZAPICO, Pablo. “Pavanas por la D, con partidas al aire español de Gaspar Sanz. Edición interpretativa”. Hispanica Lyra. 2013, núm. 18, p. 23-27. (ver) ZAPICO, Pablo. “Técnica de Rasgueado Vol. 1”. Hispanica Lyra. 2015, núm. 21, p. 20-24. (ver)